Eskola 2.0
ESKOLA 2.0
2012-13 ikastutean “Eskola 2.0 Programak” Lehen Hezkuntzako hirugarren zikloan indarrean jarraituko du.
Programa honek ikasle bakoitzari, erabilpen hezigarrirako, ordenagailu minieramangarri bat esleitzen dio. Ordenagailu minieramangarriaren esleipena ikaslea lehen hezkuntzako hirugarren zikloan egongo den bitartean iraungo da.
Ikasturtearen hasieran, Lehen Hezkuntzako hirugarren zikloko familiei, Programa honen ezaugarriekin, ohar informatibo bat zabalduko zaizue.
Material hau eskolako geletan bakarrik erabiliko da. Inolaz ere ez, ezin izango da eskolatik atera.
Ikasleak ordenagailu minieramangarria behar den moduan erabiliko eta zainduko du. Erabilpen desegokiagatik hondatzen bada, honen konponketa edota ekipo berriaren kostua familiak ordainduko du.